Zinema edo zinematografia eta projektore baten bidez fotograma multzo bat (filma) era bizkor eta jarraian (mugimenduaren ilusioa sortzeko) pantaila baten kontra pasatzeko teknika da.
Oso aisialdi mota ospetsua izan da XX. mendearen hasieran Lumière anaiek asmatu zutenetik. Argazkilaritzatik oso hurbil, mugimenduak aukera artistiko zabalagoak ematen dizkio zinemari.
Filma bat ekoizteko gauza eta pertsona hauek behar dira : Zinema estudioa, ekoizlea, zuzendaria, aktoreak, gidoilariak, irrati, banatzailea, soinu-teknikoak, muntaia, makillajea, aktoreen jantziak..etb.
Generoak
Zinema generoak teoria zinematografikoan, filmak taldeetan sailkatzeko erabiltzen dituzte. Antzekotasunak edo topikoak partekatzen dituzten film batzuk genero bat osatzen zuten. Hona hemen genero nagusiak:
Estiloaren arabera:
* Drama
* Komedia
* Beltza
* Akzioa
* Abentura
* Beldurra
* Misterioa
* Erromantikoa
* Suspense edo Thrillerra
Giropenaren arabera:
* Historikoa
* Polizia
* Gerra
* Westerna eta azpi-generoa Spaghetti westerna
* Zientzia-fikzioa
* Fantastikoa
* Kirola
* Pornografia
Formatuaren arabera:
* Animazioa
* Benetazko irudia
Ikus-entzuleriaren arabera:
* Haurrentzako zinema
* Familientzako zinema
* Helduentzako zinema
Herrialdearen arabera:
* Argentinako zinema
* Euskal zinema
* Zinema sobietarra
* Zinema estatubatuarra
* Bollywood
No hay comentarios:
Publicar un comentario